Lagun estimagarria:
2012. urtea gerturatzen ari zaigula eta berriro ere badatorkigu mendirako federatzeko garaia.
Urte hasierako “asmorik baduzu behintzat” federatuta egon zaitezen, hemen doakizu atxikirik bi orriko artxiboa, prezio taula eta bete beharreko arauak.
Horretarako, Elkarteko lokalean, Santa Marina – 2, izango gara Abenduaren 12, 13, 14, 15, 19, eta 20, ordutegia 19:30 etatik 20:30 etara.
Aurtengoan, federatzeko egin beharrekoak e-maila bidez egiteko aukera izango duzu.
Bide hori baliatuz egiteko autua egiten baduzu ondoren baldintzak bete behar dituzu;
Bat; Egindako aukeraren araberako dirua arau orrian agertzen diren kontu korrontetako batean sartu, eta ordain agiria Pagoeta M.E.ra bidali.
Bi; Mezu honekin batera doakizun fitxa bete ondoren hau ere Pagoeta M.E. bidali.
Agiri horiek Elkartean jaso eta dena ondo dagoen ikusi ondoren, Pagoetatik erantzungo zaizu, erantzun hori izango duzu jaso dugunaren ziurtagiria. Hiru lau egunen buruan erantzunik jasotzen ez baduzu jar zaitez harremanetan Pagoeta M.E.rekin.
OHARRAK: Kontutan izan famili eta helbide bakoitzeko Pyrenaica bat jasotzea derrigorrezkoa dela
Baldintza hori bete ezean ezin zaitugu federatu
Atxikirik doazkizu Federatzeko bete beharrekoak, prezioak eta e-mail bidez egin nahi baduzu bete beharreko fitxa
Federatzeko asmorik baduzu, ez ezazu utzi azken egun eta ordura arte. Jende pilaketak ekiditearren aholkatzen zaizu
2012an Federatzeko Formularioa eta prezioen taula